2013(e)ko uztailaren 29(a), astelehena

Nabarra da nire herri ta nazio bakarra.

Gure herriaren egoera tamalgarria da, gure arteko esiak kontaezinak dira eta mota guzietakoak dira gainera, alako hauek tartean daudela; polikoak, lurraldekoak, gizartearenak, izkuntzakoak eta baita sikolojikoak.
Nire burujabetasuna aitortzeko eta aldarrikatzeko, eta ezagutzen ditudan talde edo erakunde politiko denak atzerriko konstituzioak onartzen dituztela ikusita eta ez dituztenak baztertuta daudenezkero, neronek nire bizitza eta nire izaera nire esku artzea erabaki dut.
Ortaz, notario batengana urbildu eta aitortuko dut nire herri eta nazio bakarra naparra dela eta, beraz, gure usadioak, ohiturak, legeak eta erakundeak besterik ez ditudala onartuko. Ondoren, aitormen hau gure lurraldeetan dauden talde eta erakunde guztiei bidaliko diet eta beraien erantzunaren zain geldituko nahiz. Beraien erantzunen arabera erabaki gehiago artuko bait dut.
Eta hemen eta orain aitortzen dut, emendik aurrera erderaz berba egiten dudanean, euskera edo "vasco"-a benetan naparrera edo "lengua nabarra" dela esango dudala, gure arbasoak gure erregeen bitartez izkribatu zuten bezala, "Linguae Vasconum Linguae Navarrorum est."

miunicopueblonacioneselnabarro@gmail.com

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina